|
|
SALVADOR YANCIREN OROIMENEZKO IV. MARTXA ZIKLOTURISTA
Iragan maiatzaren 7an burutu zen Salvador Yanciren oroimenezko IV Martxa Zikloturista
Salvaren familiari omenaldi ttiki bat egin ondoren proba hasi zen. Honek 112 kilometro zituen, eta Bortzirietako, Malerrekako, Bertizaranako, Baztango eta Iparraldeko herrietatik barna pasatu zen.
135 txirrindularik parte hartu zuten. Ez zen garrantzirik gabeko erorketak, bakarrik kalanbre ttiki batzuk.
Helmugan lunch eder bat ere dastatzeko aukera ere izan zuten.
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi diegu lagundu zuten boluntario guziei (Doneztebeko Erreka, Elizondoko CC Baztandarra, Berako Gure Txokoa, Leitzako Aizan, Lesakako Beti-Gazte, Igantziko Biltoki eta Urtxintxa) eta besarkada bat Salvaren familiari.