|
|
2011. URTEAN IRAKURRITAKO LIBURUAK
2011ko URTARRILA |
XVI. mendearen erdian, Portugaleko Juan III erregeak, Austriako Maximiliano artxidukeari bere elefantea oparitzea erabaki zuen, Valladoliden zegoela aprobetxatuz. Elefantea, Salomon izenekoa, eta geroxeago Soliman, Portugal, Gaztela, Mediterraneo itxasoa, Italia, Alpe mendiak eta bukaeran Danubio ibaia, Vienaraino, zeharkatu zituen Bidearen erdian milagro bat gertatu zen eta bukaeran bertze bat. Hori da istorioa. Salomon abere gibel-handi, zintzo eta zentzuduna da. Berari gauza zuzenak bere neurrian gustatzen zaizkio. Baina gauza ez da elefantearen inguruan antolatutako bidaia, baizik eta elefanteak nola antolatzen duen mundua. |
Istorioa Hajimek "Hasiera" japoniarraz, kontatzen du. XX mendearen bigarren erdiaren lehendabiziko urtearen lehendabiziko hilabetearen lehendabiziko astean jaio izanagatik honelako izena jarri zioten. Seme bakarra, gaixobera, berekoia. Shimamoto, bere haurtzaroko lagunik hoberena ere alaba bakarra zen. Hajimek beregan aurkitu zuen bilatzen zuen kontsolamendua. Bertze haurrek ulertzen ez zituzten gauzei buruz hitz egiten zuten. Lehen Hezkuntza bukatuta bi lagunen harremanak galdu ziren. Handik urte aunitzetara, ezkonduta, bi alaben aita eta jazz klub baten jabea, Hajimek Shimamoto aurkitu zuen berriro ere. Haien arteko erakarpena berpiztu zen eta Hajimek beragatik dena uztea erabaki zuen. |
2011ko OTSAILA |
2011ko MARTXOA |
Garaipenaren egun berberean Gerla irabazteari uko egiten dion Frankoren armadaren kapitain bat; haurdun dagoen bere neska-lagunarekin izuturik ihes egiten duen eta hilabete batzuetan heldutasun eta heriotzazko istorio zorabiagarri bat bizitzen duen haur-olerkari bat; Porlierreko gartzelan presozaina borrerotzat jo dezaten bizitzari uko egiten dion preso bat eta azkenik bere lizunkeria menderatuaren odol garbitzailea eskatzen duen faszismo apostolikoaren azpian mozorratzen duen diakono lizun bat. Ixiltasunaren garaiko istorioak dira. Narrazio honen benetazko protagonista, porrota, itxuratzen duten ederki loturiko lau istorio. 2005eko Literatura Nazio Saria, 2005eko Kritikaren Saria, 2004eko Setenil Saria. |
Zezilia Silvio, bere lagunik hoberena, bisitaten duen pertsona bakarra da. Silvio Rendon inorekin partekatzen ez duen bizitza baten misterioa ongi gordetzen duen larogei urtetako gizon bat da. Argazki kutxa baten bidez Silviok Zachary Westekin, Ribanovara iritsi zenetik berarekin harremanetan egon ziren patua aldatu zuen iparamerikar batekin bizi izandako ixtorio zoragarria Zeziliari jakinarazten dio. Westen eskutik Silviok Alemanian nazismoren igoerak gauzatutako izua eta ghettoetara eraman eta kontzentrazio-eremuetara erbesteratutako juduen ezbeharr azalduko du. Zeziliak, bere ama galdu eta bikotearekin hautsi ondorengo krisi batean murgilduta, Silvio izango du lagun bere bizitza berriro helbideratzeko. |
2011KO APIRILA |
2011ko MAIATZA |
Bi kale-garbitzaile, Rosario ta Milagrosek txikitatik ezagutzen dute elkar. Itxuran ahula eta sendoa, Rosariok naturaren indarra den Milagrosekin pasatutako urteak kontatzen ditu; oztopo, ilusio, beldur eta errealitatez betetako urteak. Bi emakumeren bi bizitzeko jardueraren erretratua da, bata bizitza triste batetik ezereza ankerrarainokoa eta bertzea berrerositako bizitza batetik etorkizun baterainokoa; erdian, errukia ta barkamena. . |
Literaturaren zereginari buruzko umore beltzez betetako kontakizuna. Bostoneko auzo karkail dagoen liburudenda batean jaioa, Firminek tiretan moztutako liburu batez elikatzen irakurtzen ikasten du. Laster ulertzen du, hala ere, arratoi bat arratoi bakarti bat dela. Familiarengandik baztertua, bere heroia den liburuzaina eta fikzio-zientzia arrakastarik gabeko idazle baten adixkidetasuna bilatzen du. Maitasun eta elkar-ulertzearen bila kalean zehar dabilenean bere bakardade ta beldurra bihotzbera ta hunkigarri bihurtzen dira. |
2011ko URRIA |
2011KO AZAROA |
Denbora pasatzeari buruzko kronika bizi honen protagonista, haurtzaroko ondartzetan heriotzaren errealitate izugarria aurkitzen duen, publizitate ikastetetan garaile dena, bere hiru andrerekin porrot egiten duen eta zahartzaroan hondatze fisiko, damu eta bere bizitzaren ezereztasunari buruz pentsatzen duen norbait da. |
Eleberri honen pertsonai ahaztezinak, David eta Txispa, bere txakurra, Galvan inspektore maitemindua edo Rosa Bartra, haurdun dagoen emakume ilegorri zoragarria, ametsen tristura eta engainuari zor zaizkie. Tristura eta engainu hauek aita anarkista ta iheslaria eta paretan zintzilikatutako aldizkari baten bidez, Daviden konfiantzazko lagun bezala jokatzen duen RAFeko abioi pilotu harro batengan irudikaturik daude |
2011ko ABENDUA |