|
|
2012. URTEAN IRAKURRITAKO LIBURUAK
2012ko URTARRILA |
Eleberri honek Manolo eta Teresaren arteko amodioak kontatzen ditu. Manolo "Pijoaparte" ezizenaz, maila umil eta baztertutako gazte bat da eta Teresa neska gazte, ile-horia, ikasle eta Kataluniako burgesiaren alaba. Egun batean Pijoaparte, aberatsen San Gervasio auzora iristen da. Ederki lisatutako traje dotore batez jantzirik, ikasleen festa baten sarreraren parean aparkaturik kirol-kotxe dotore batean eseritzen da, zigarro bat pizten du eta neska baten begiradak erakartzeko prest dago. Lana alferrikakoa dela ohartuta, festara sarzen da eta Maruja izeneko neska bat ezagutzen du. Amodio kontu bat hasten da baina, neskaren logelan amantal batzuk zintzilikaturik daudela oharturik, neska burgesa bat ez dela konturatzen da. Esnatzen du bai eta ederki astindu ere! Hala ere, Marujarekin ibiliz, honen jabea den Teresa erakartzea lortuko duela pentsatzen du. Teresa unibertsitate ikasle, ilehori eta guraso burges eta aberatsen alaba da. Maruja gaixorik geratzen da eta gaixotasun honek Pijoaparte ta Teresaren arteko amodioa pizten du.. Baina Maruja hiltzen da ... |
Languedoc, Frantzian, XIX mendearen bukaeran. Mahastizain baten eskutik Josep Alvarezek ardogintzaren artea aurkitzen du. Oso gaztea den arren maitasuna, bere etorkizunaren bereizgarria izango den azpikeria politikoa eta lan gogorraren esperientzia ezagutu du. Garai hartako politika nahasia asaldatuko duen konplot batean gogoz kontra parte hartu ondoren, Frantziara ihes egiten du eta bertan mahastizain batentzat lan egiten du. Egun batean etxera itzultzea erabakitzen du. Etxean abentura neketsu ta zoragarri bati ekiten dio: ardo on baten elaborazioari. Inguruan: Santa Eulàliako biztanleak, Marimar alargun gaztea, Francesc bere semea, Kubatik etorritako Nivaldo dendaria, Donat anaia langilea... |
2012KO OTSAILA |
2012KO MARTXOA |
Maitasun sekretuen alegi ironiko honetan, bere amodioen nistorioa kontatzen digu Adrianok, bere bost "emazteekin" bizi izandako amodioa: Regina Grediaga, Carlota Besares, Ana Segovia, Maria Angélica Navarro eta Cecilia Miramón. Haiek osatu zuten bere familia debekatua baina zoriontsua. Adriano ez da preziski "Don Juan": bera ere bereganatua, abandonatua eta engainatua izan zelako. Ezta matxista ere, bost emakumeak begirune handiz hartzen dituelako eta bakoitzak bere esparrua eta momentua duelako. |
Azken urteetako arrakasta handienetariko liburu honek, 6 milioi ale saldu dira munduan, bi aita eta bi semeren istorio hunkagarria kontatzen du. Afganistanen garatzen da kontakizuna. Antzinako ohituretan murgildutako nazio honetan, Kabuleko 1975eko neguan, bere etorkizunean fidaturiko eta bere historiako denboraldi odoltsuenetariko bat hurbil dutela ez jakina den hiri batean bizitza indarrez eta kemenez garatzen da. Amir, hamabi urteko mutil batek, urteroko kometen lehiaketa irabazi nahi du morroi eta txiki-txikitatik lagun izan den Hassanen adixkidetasuna arriskuan jarriz. Honela, Amirrek, aitari gizon bat dela erakutsi nahian laguntasuna arriskuan jarriko du eta bere bizitza osoan lagunduko dion egia ikasiko du. |
2012ko APIRILA |
Mariam, negozio-gizon aberats baten sasi-alaba, amarekin bizi da Herat herriaren kanpo aldeko etxe xume batean. Hamabost urtetan aitak Kabulera bidaltzen du 30 urte gehiago duen zapatari batekin ezkon dadin. Mariamen bizitza erabat aldatzen da. Ia hogei urte geroago Kabuleko kaleetan Rashidek etxerik ez duen hamabost urteko neska bat aurkitzen du, Laila izenekoa. Zapatariak babesa ematen dio bere etxean eta Mariamek gaztearekin banatu behar du tokia. Bi emakumeren artean harreman sendoak sortzen dira, bi ahizperen harremanak bezain sendoak, ama-alabarenak bezain sakonak. Adin alde handia eta bizitzako esperientzia ezberdinak izanda ere, inguruneko zailtasunei aurre egiteko beharrak Mariam eta Lailaren arteko lotura hautsiezina osatzen du. Lotura honek beldurra menperatzeko eta esperantza edukitzeko indarra emango die. |
1328. urtean. Carlos I Franziako erregea hil ondoren, tronua bereganatzeko borroka handi bat sortzen da. Nafartarrek egoera aprobetxatuz beraien erregea eskatzen dute, lehorte, gose eta izurriak hartutako Herri batean. Urte gogor haietan bi familiak, Ogaiz, Lizarrako Auzo Zaharreko nekazariak, eta Bertolin, Estellako burguan bizi diren merkatariak borrokan dihardute ohiturak, handinahia, mendekua, oinazea direla eta. Artean amodioa ere. |
2012ko URRIA |
2012ko ABENDUA |
Younes bederatzi urte zituela, aitak bere lur guztiak galtzen ditu espekulatzaile batek porrot eginda. Dirurik gabe, nekaturik, aitak Oraneko Mendebaldeko komunitatean sartua dagoen anaiaren arduran uzten du Younes semea Younesen begi urdinak eta honen aingeru itxurak mutikoari laguntzen diote hiriko dirudunek onar dezaten. Izen berria du orain, Jonas eta gazte kolonen lagun separaezin bihurtzen da. Beraiekin ardurarik gabeko bizitza pribilegiatu bigarren Gerla mundialak eta arabiar nazionalismoaren indarrak hautsi ezin duten bizitza bat. Egun batean lagun guztien nahia eta grina bihurtuko den Emilie gazte zoragarria. Honela lau lagunen arteko adixkidetasuna arriskuan jartzen duen amodiozko ixtorio bat hasten da. |