|
|
LOGROÑOKO JOSE IGNACIO AMELIVIA, Lesakako II "ELIAS GARRALDA" margoketa Azkarreko Lehiaketaren irabazlea. 500 euroko saria jaso zuen.
Igande honetan, ekainaren 8an, Lesakan, BETI GAZTE Elkarteak antolatutako II "ELIAS GARRALDA"" Margoketa Azkarreko Lehiaketa ospatu zen. LOGROÑO, ZARAGOZA, EIBAR, Ermua eta Nafarroako bertze lekuetatik etorri ziren 21 margolarik Lesakako kaleak obra astirtikoz bete zituzten. Margolariek lau orduko epea zuten obra bukatzeko eta honela lehiaketaren sariak lortzeko aukera ahal izateko.
Era berean Lesakako 23 haurrak herrian barna banatu ziren taulak eta margoak eskuan handiek egiten zuten lan berbera egiteko asmoarekin.
Arratsaldeko ordu bietan koadroak bukatuak zituzten. Hauek Alondigako arkupeetan geratu ziren erakusgai Beti Gazte elkarteak beraien gastuetarako ematen zizkien 20€ jaso ondoren.
Bi t´erditan margolariak Arrano Elkartean bildu ziren Elkarteak ematen zien bazkariaz gozatzeko eta HARRIONDOA kultur Etxean zegoen Bidasoa aldeko Arte eta Artsautzen erakusketa bisitatu ondoren berriro Alondigako aukupeetan bildu ziren epaimahaiaren erabakia aditzeko asmoarekin. Hauxe izan zen epaia:
Haurren lanetan hiru maila jarriak ziren:
A mailan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. haurrak, NAIARA UBIRIAK lortu zuen 1. saria eta bigarrena FERMIN
VERTIZENTZAT izan zen. Hauek 30 eta 20 € jaso zituzten hurrenez hurren.
B mailan irabazleak ANNE PASCUAL (30 €) eta ASIER TABERNA (20 €)
C MAILAN, sari bakarra (30 €) GARAZI MIGUELTORENARENTZAT izan zen.
Diru-baleak Lesakako Zerbitzuen Elkarteak emanak ziren, beraien dendetan zeozer eros dezaketen.
Helduen lehiaketaren irabazleak hauexek izan ziren:
1. Saria: Logroñoko JOSE IGNACIO AMELIVIA. Honek 500 € jaso zituen.
2. Saria: Eibarko ESTEBAN OROZEK LORTU ZUEN. 300 EUROKO SARIA.
Ermuako JON IDIGORAS margolariak 100 euroko accesit bat jaso zuen bere koadroaren kalitateagatik.
Lesakako margolarien artean lanik hoberenarentzat, 150 € RAKEL ARLEGlRENTZAT IZAN ZEN.
Epaimahaian, JUAN CARLOS PIKABEA, SANTIAGO JORGE eta JAVIER IGOA, Lesakako margolariak hiruak
Elkarteak Lehiaketa aurrera eraman ahal izateko, Udalaren eta Lesakako Zerbitzuen Elkarteko laguntzak izan zituen.