|
CASTELLANO |
XII. LESAKAKO ITZULIA
Pasa den igandean, XII. Lesakako Itzulia ospatu zen. 354 mendizalek hartu zuten parte. Hauek egun bikain bat gozatu ahal izan zuten mendizaletasuna praktikatzeko.
Ibilaldia goizeko zazpietan hasi zen Plaza Zaharretik, irteera txalapartaren soinuak entzuten zirela. Agiña, Burnaiztegi, Apittu eta Frain kontroletatik (azken honetatik itzuli luzea aukeratu zutenentzat) mendizaleak helmugara (Berriro Plaza Zaharrera) iritsi ziren pixka naka. Bertan hamaiketako eder bat izan zuten.
Mendizale giro ederreko ihardunaldia. Bai parte hartzaileak, bai Antolakuntza izugarri konten geratu ziren.
Elkartearen partetik eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzaile guztiei, bai eginiko lanagatik, bai emandako laguntzagatik.
Norbaitek deskargatu nahi baditu, bi ibilaldien trackak uzten ditugu hemen.
ITZULI MOTZA
|
ITZULI LUZEA
|