|
|
JUAN JOSÉ ALTUNA, Bergarakoa Lesakako III "ELIAS GARRALDA" Margoketa Azkarreko Lehiaketaren irabazleak. 500 euroko saria jaso zuen.
Igande honetan, ekainaren 7an, Lesakan, BETI GAZTE Elkarteak antolatutako III "ELIAS GARRALDA"" Margoketa Azkarreko Lehiaketa ospatu zen. Bergara, Eibar, Ermua eta Nafarroako ta Gipuzkotik bertze lekuetatik etorri ziren 26 margolarik Lesakako jadanik ederrak ziren Corpues egunean kaleak obra astirtikoz bete zituzten. Margolariek lau orduko epea zuten obra bukatzeko eta honela lehiaketaren sariak lortzeko aukera ahal izateko.
Juan Jose Altuna, irabazlea
Era berean Lesakako 20 bat haurrak herrian barna banatu ziren taulak eta margoak eskuan handiek egiten zuten lan berbera egiteko asmoarekin.
Arratsaldeko ordu bietan koadroak bukatuak zituzten. Hauek Alondigako arkupeetan geratu ziren erakusgai Beti Gazte elkarteak beraien gastuetarako ematen zizkien 20€ jaso ondoren.
Bi t´erditan margolariak Arrano Elkartean bildu ziren Elkarteak ematen zien bazkariaz gozatzeko eta HARRIONDOA kultur Etxean zegoen Bidasoa aldeko Arte eta Artsautzen erakusketa bisitatu ondoren berriro Alondigako aukupeetan bildu ziren epaimahaiaren erabakia aditzeko asmoarekin. Hauxe izan zen epaia:
Haurren lanetan hiru maila jarriak ziren:
A mailan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. haurrak, PERU URRAK lortu zuen 1. saria eta bigarrena LEIRE ARIZTEGIRENTZAT izan zen. Hauek 30 eta 20 € jaso zituzten hurrenez hurren.
B mailan irabazlea AMAYA PRIETO (30 €)
C MAILAN, (30 €) IMANOL UGALDEBERERENTZAT izan zen eta KENNETH ABUINEK bigarren saria eskuratu zuen..
Diru-baleak Lesakako Zerbitzuen Elkarteak emanak ziren, beraien dendetan zeozer eros dezaketen.
Helduen lehiaketaren irabazleak hauexek izan ziren:
1. Saria: Bergarako JUAN JOSE ALTUNA. Honek 500 € jaso zituen.
2. Saria: Bergarako ANTONIO ARRILLAGAK lortu zuen 300 EUROKO SARIA.
Lesakako margolarien artean lanik hoberenarentzat, 150 € RAKEL ARLEGlRENTZAT IZAN ZEN.
Epaimahaian, JUAN CARLOS PIKABEA eta JAVIER IGOA, Lesakako margolariak biak
Elkarteak Lehiaketa aurrera eraman ahal izateko, Udalaren eta Lesakako Zerbitzuen Elkarteko laguntzak izan zituen.