|
CASTELLANO |
- LESAKATIK-HONDARRIBIRAINO IBILBIDE ARRAKASTATSUA
Iragan igandean, martxoak 1, Lesakatik Hondarribira joateko mendi-irteera egin zen. Bertan, 51 mendizalek hartu genuen parte, Lesakako Plaza Zaharretik goizeko 7,30etan ateri ginenak.
Nahiz eta eguraldi txarra iragarria zen, inork ez zuen hutsik egin . Hasieran euria egin zuen baina berehala hobera jo zuen eta ibilaldi guztia busti gabe egiteko aukera izan genuen.
Ibiltari batzuk menditik abiatu ziren; bertze batzuk, berriz, trenbidetik eta denak elkartu ginen 5 orduko ibilaldiaren ondoren Hendaiako portuan, handik Hondarribira txalupan joateko.
Goiz ederra pasa ondoren, eguerdi aldera Hendaiara iritsi ginen. Hango kaiatik, itsasontziz Hondarribiraino joan ginen. Polikiroldegian hartutako dutxa, eskertu genuen eta berehala Hondarribiko Ardora jatetxean ederki bazkaldu genuen, menu goxo bat oso giro onean.
Arratsaldeko 5,30-etan inguru, ibilaldia gogoratzeko elkarrekin argazki bat atera eta gero Lesakara itzuli ginen.
Aipagarria da irteera honetan 28 emakumek hartu zutela parte eta 23 gizasemek. Kuidado!
Jendea hagitz gustura gelditu da, giro paregabean pasatu baitzuten eguna eta dagoeneko hurrengo irteeraren zain dago, Hondarribitik Pasaiara eginen dena, hile honen azken igandean seguraski, hau da martxoaren 28an.
Ibilaldia honen arrakasta kontutan hartuz, espero dugu aurrerantzean jendea animatzea datozen ibilaldietan.
Agudo irekiko da izena emateko epea. Beraz, erne egon, animatu eta apuntatu!!!