|
|
SALVADOR YANCIREN OROIMENEZKO III. MARTXA ZIKLOTURISTA
Iragan maiatzaren 8an burutu zen Salvador Yanciren oroimenezko III Martxa Zikloturista
Salvaren familiari omenaldi ttiki bat egin ondoren proba hasi zen. Honek 112 kilometro zituen, eta Bortzirietako, Malerrekako, Bertizaranako, Baztango eta Iparraldeko herrietatik barna pasatu zen.
156 txirrindularik parte hartu zuten. Ez zen garrantzirik gabeko erorketa ttiki batzuk baino deus gehiago pasatu (txirrindularitza arloan deitzen den moduan, txapa eta pintura baino ez).
Helmugan lunch eder bat ere dastatzeko aukera ere izan zuten.
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi diegu lagundu zuten boluntario guziei (Doneztebeko Erreka, Elizondoko CC Baztandarra, Berako Gure Txokoa, Leitzako Aizan, Lesakako Beti-Gazte, Igantziko Biltoki eta Urtxintxa) eta besarkada bat Salvaren familiari.
argazki guztiak hemen "BETI GAZTE ARGAZKILARI TALDEA"REN ESKUTIK
BIDEOA JUANJO GUERRO-REN ESKUTIK