|
CASTELLANO |
Bixente Igartzabal, Beti Gazteko kirolariak hasi du ironman denboraldia. Maiatzaren 17an Lanzaroteko Ironmanaren 24. edizioa burutu zen eta bertan izan zen lesakarra. Kasik 2.300 kirolari atera ziren Lanzaroteko Playa Grandetik eta sailkapen orokorrean 157. izan zen Igartzabal, 27. bere adin tartean.
Haizearen irla deitzen diote Lanzaroteri eta Ironmanean somatu zen hori. Gainea bero ere egiten zuen eta horrek oraindik gehiago gogortu zuen berez aski gogorra den proba. Romain Guillaume frantziarra izan zen garaile (8:47:39) eta Miquel Blanchart bigarren (8:58:06). Bederatzi ordutik jautsi ziren bakarrak izan ziren. Bixente Igartzabalek denboraldiko debuta egin zuen eta maila handiko partehartzaileen artean (aunitz profesionalak) ederki bete zuen bere lana. 10 ordu, 37 minutu eta 50 segundo behar izan zituen proba burutzeko, 156. sailkapen orokorrean eta 27. bere adin tartean. Beti bezala, igeriketako probatik gibel xamarrean atera zen. 3,9 kilometroak igeri egiteko ordubete, 19 minutu eta 10 segundo behar izan zituen eta 1.334 postuan atera zen. Bizikleta da lesakarraren espezialidadea eta berriz ere nabarmen gelditu zen hori. Izan ere, 1.116 postu aitzindu zituen bizikletak 180 kilometroetan (05:33:52). Lasterka ere bertze 52 postu aitzinera egin zuen maratoian (3:33:39).
Lanzaroteko proba bukatuta, bere egutegiko bi proba garrantzitsuenak prestatuko ditu ironman lesakarrak, Altriman eta Embrunman gogorrak, aitzineko urteetako arrakastak errepikatu nahizik.
Bixenteren experientzia Lanzaroten