|
|
"ELIAS GARRALDA" II. MARGOKETA AZKARREKO LEHIAKETA
ARAUAK 1.- Lehiaketa 2014 ekainaren 8an izanen da. 2.- Parte hartzaileak: Edozein margolarik har dezake parte. 3.- Gaia: Margolanen gaia “LESAKA” izanen da eta margotuko diren zonaldeak, Lesakako hirigunean. Edozein teknika eta korronte estetiko erabil daiteke. 4.- Lanaren alde luzeenak ezin izanen du metro bat baino gehiago neurtu. 5 .- Parte hartzaile guztiek margotzeko materiala ekarriko dute. Hala ere, bakoitzari 20 euro emango zaizkio bere gastuei aurre egiteko. Diru hau obra aurkeztean emanen zaie. 6.- Lanen zigiladura: Beti Gazte Elkarteko egoitzan, Beheko Plazan 9-1º izanen da, 9:00etatiK 10:00 bitartean. 7.- Lanen aurkezpena: Lanak Beti Gazte Elkarteko egoitzan aurkeztuko dira 13:30etatik 14:00 bitartean. Eginiko lanak saldu nahi dutenek prezioak finkatu beharko dituzte aurkezten diren unean. Ondoren nahi duten margolariei bazkari bat emango zaie egun berean erranen zaien lekuan. (laguntzaileek bazkaria pagatu beharko dute). 8.-Epaimahaia: Elkarteak izendatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lanik hoberenak. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da. 9.- Epaimahaiaren emaitzak arratsaldeko 6etan ezagutzera emanen dira Alondegiko arkupeetan. Aurkeztutako lanekin erakusketa bat eginen da Alondegiko arkupeetan arratsaldeko 6ak arte. Lehen saria Antolakuntzaren esku geratuko da. 10.- Sariak: 1. Saria: 500 € 2.- Saria: 300 € Herriko margolarien artean obrarik hoberena: 150 € 11.- Lehiaketa honetan parte hartzeak jarritako baldintza hauek ontzat ematea suposatzen du. 12.- Inskripzioa lehiaketaren egun berean eginen da, zigiladuraren momentuan. OHARRA: Antolatzaileek bere ardurapean hartzen dute margo-lanak arretaz zaintzea baina ez dute erantzunkizunik izango baldin bere errurik gabe okerrik gertatuko balitz. |
HAUR- MARGOKETAREN EGUNA 1.- Nahi duten haur guztiek parte har dezakete. 2.- Lehiaketa ekainaren 8an, igandean, izanen da LESAKAN. 3.- Hiru maila bereiztuko dira: A Maila: LH 1. eta 2. mailakoak. B Maila: LH 3. eta 4. mailakoak. C Maila L.H 5. eta 6. mailakoak 4.- Parte hartzaile guztiek margotzeko materialak ekarri beharko dituzte. Antolakuntzak margotzeko taula emango die. 5.- Maila bakoitzean marrazki hoberenek saria izango dute 6.- Inskripzioa lehiaketaren egun berean Beti Gazteren egoitzan. 7.- Margolanen gaia “LESAKA” izanen da. 8.- Lehiaketa 11:00tan hasiko da eta 13:00tan bukatuko da. 1. Saria: Jokin Telleria. 2013ko ekaina
|
2. Saria: Esteban Oroz. 2013ko ekaina
|
3. Saria: Jon Idigoras 2013ko ekaina
|
ANTOLATZAILEA: S.C.R.D. BETI GAZTE
LAGUNTZAILEAK: LESAKAKO UDALA
LESAKAKO ZERBITZUEN ELKARTEA
ANTOLATZAILEA: S.C.R.D. BETI GAZTE
LAGUNTZAILEAK: LESAKAKO UDALA
LESAKAKO ZERBITZUEN ELKARTEA