|
CASTELLANO |
ARBOLAREN EGUNA 2015
Otsailaren 21ean eta 28an aurtengo Arbolaren Egunaren landaketa egin zen Gardelkopagoeta parajean. Egia erran, eguraldiak ez zuen batere lagundu eta horrek parte-hartzea oztopatu zuen.
Dena dela, otsailaren 21ean, elkartu ziren ausartak (6 heldu, 2 haur). Eremua
desbrozadorarekin garbitu, iratzeak eta larrak kenduz, piketeak sartu eta zerrakurak behar den moduan paratu zuten, euria, hotza eta kazkabarra erauntsien artean.
Bildutakoak jo eta ke aritu ziren egin beharreko lanak aurrera eramateko. Gero ongi irabazitako hamaiketako eskaini zieten Gardelko txabolan, txistorra jan eta freskagarriak edateko parada izan zutelarik eta eguerdi aldera lanak bukatu zituzten, nekatuak baina pozik.
Hurrengo larunbatean, otsailak 28, berriro ere eguraldiak txarrera jo zuen. Hala ere, jendea animatu eta goizeko 9,30etarako zulo guziak eginak ziren eta landareak bertan jartzeko prest. Eremua garbitua zegoenez arbolak landatzeko prest. Lanak laino artean egin ziren, txiri-miri etengabe baina eguraldia ez zen joan den larunbatekoa
bezain desasegina.
Goizeko bederatzi t´erdietan Irain eta Tantirumairuko haur eta gurasoak agertu ziren eta lanari ekin zioten. Arcelor Mittaleko langileak ere, azken urtean haurrak izan dituztenak, parte hartu zuten egin zen landaketan.
Denetara 30 lagun inguru aritu zen lanean, 136 arbola landatzeko (50 pago, 50 bertako haritz, 30 lizar, 2 gereziondo eta 4 intxaurrondo). Egun honetan ere, lanak amaitu ondotik, txistorra dastatzeko aukera izan zen, bertara hurbildu ziren sukaldari “txistor egileei” esker.
Aipatzekoa eta bereziki eskertzekoa da Carlos Txoperenaren lana, bere agindupean egin baitira landaketa lan guziak.
Gure ingurunearekin errespetuz jokatu behar dugula gogorarazten digu Arbola egun honek. Ea hurrengo urtean eguraldiak laguntzen digun!
Gora Arbolaren Eguna eta defenda dezagun natura!!
Elkarte honetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guzioi.