|
CASTELLANO |
NOLA SORTU ZEN HIMNOA
1948. urtean. Bidasoako Txapelketa ospatu zen. Zazpi taldek jokatu zuten parte txapelketa hau, Nafarroatik et hiru gipuzkotatik: Lekaroz'ko Eskolako Taldea, Elizondo, Berako "Gure Txokoa", Irungo hiru talde eta Beti Gazte.
Txapelketa irabazteko, azken partiduan Gure Txokoari gailendu behar zitzaion. Kristo-Enean jokatutako partiduan 1 eta 0 irabazi zuten lesakarrek eta sari preziatua bereganatu zuten. Garaipenaren gola Victoriano Mazizior "Beltza"k sartu zuen. Hau izan zen Bidasoako Txapelketa irabazi zuen taldea:
J. Ordoki, N. Fagoaga, . Telletxea, P. Olaetxea, J. Telletxea, M. Behobide, I. Igarzabal, J.Zubigarai,
M.Oiartzabal. Joaquin Igartzabal, V. Mazizior.
Feliciano Beobide, musikari lesakarrak, txapelketa irabazten zuen taldearentzako "ALIRON" bat konposatu zuen eta doinu horren jabe ere egin zen Beti Gazte. Handik antzinera doinu hau "Beti Gazteren Himno" bihurtu zen.
Urte batzuk geroako Manolo Arotzena bertsolariak letra bat asmatu zuen doinu honekin kantatzeko eta Joaquin Silguero Irungo musikariak armonizatu zuen.

BETI GAZTEREN HIMNOA Txuri eta berde(e)z jantzitze(e)n gerade jokatzeko onenaren pare Lesakaren alde gorrotorik gabe zelai guztietan han dotore. Lesakako zahar eta gazte denak oihu hontan bat datozte Kirola dugu maite merezi du hainbeste GORA BETI GAZTE (BIS) ALIRON! ALIRON! BETI GAZTE KANPEON! Guk nahi dugu garaipena baina ez da hori dena nahiz ta badugu kemena kiroltasuna aurrera! (bis) (Manolo Arozena) |
1948. urteko BIDASOA KOPAREN TALDE IRABAZLEA