|
CASTELLANO |
2015. btt itzulia
Atzo, irailak 20, izan zen Lesakan elkarte honek urteoro antolatu ohi duen BTT ibilaldia. Aurtengo edizio honetan,
261 bikkers-ek hartu dute parte -inoiz baino gehiago- eta horietako gehienek ibilbide luzea egitea erabaki zuten (200 inguru), gainerakoek laburra egin zuten bitartean. Ibilbide luzea egitea erabaki zutenek 42 km inguru egin zituzten eta motza egin zutenak, berriz, 20 km, nahiz eta 28-30 kilometrokoa izanen zela iragarria zegoen.
Ibilbidean zehar 2 hornidura postu jarri ziren eta bertan elikagaiak eta edaria eskaini zitzaien parte-hartzaileei. Amaieran ere, otordua egiteko aukera izan zuten, antolakuntzak prestatu zituen bokata eta edariei esker.
Txirrindulariek azpimarratu zuten ibilbide luzearen gogortasuna eta ibilbideetan zehar ikusi zituzten paisaia ikusgarriak.
Ibilbide laburrari dagokionez, kexak era jaso ziren, arestian aipatu dugun arazoagatik. Izan ere, 28-30 kilometroko ibilbidea zela iragarria zen eta errealitatean 20 km ziren. Beraz, aukera hau aprobetxatu nahi dugu barkamena eskatzeko kaltetuak suertatu ziren parte-hartzaileei.
Parte-hartu zuten guziei, 75. urteurreneko kamiseta oparitu zitzaien eta gainera 60 opari gehiago banatu ziren, zozketaren bidez, txirrindularien artean.
Eguraldiak ere lagundu egin zuen. Izan ere, eta goizean giro hotza eta lainoa zen bitartean, berehala eguzkiak berotu zituen inguruak.
Eta akautzeko, antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu zuten guztiei eta barkemena eskatu bereziki ibilbide motzean izan genuen hanka sartzeagatik.