|
CASTELLANO |
LESAKAKO BETI GAZTEKO III. ARGAZKI RALLIA
PARTE HARTZAILEAK: Argazkizale guztientzat
ANTOLATZAILEA: Beti Gazteko K.J.K.E-ko B.A.T. ( Beti Gazteko Argazkilari Taldea)
MODALITATEA: Argazki digitala. Formatoa JPG kalitate gorenean izanen da, kontuan hartuz, ralliaren hasieran
txartelak hutsik egon behar duela.
GAIAK: Ralliaren hasieran jakitera emanen dira.
IBILBIDEA: Argazkiak Lesakako udal-barrutian eginen dira
IZEN-EMATEA: Goizeko 9etatik 10etara, “Beheko plaza,9-1.-an dagoen Beti Gazte elkartean. Izena ematearen prezioa
10 € izanen da; 16 urte baino guttiago dutenentzat, aldiz, doan izanen da. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez,
36 argazki entregatu ahalko ditu,
Behin deskargatu eta gero “hasierako kontrola” eta “akaberako kontrola” argazkiak barne, bi hauek nahitanahiez
aurkeztu behar direlarik.. Argazki horiek ez baldin badira entregatzen, rallitik deskalifikatua geldituko da. Ezabatze askea onartzen da, baina argazkien manipulazioa debekatuta dago. Ralliaren akaberan, 13:00tik 14:00ak arte, argazkiak deskargatu beharko dira Beti Gazte elkartean.
HAUTAKETA: Lehiakide bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat aukeratuko du eta ekainaren 10a baino lehenago l [email protected] helbidera bidali beharko ditu. Parte-hartze zenbakia eta aukeratutako argazki
zenbakia ere (kameran agertzen den bera) adierazi beharko da eta baita argazki bakoitza zein gaiari dagokion.
EPAIMAHAIA: Argazkilari profesionalez eta antolakuntzaren kide batez osatuta egonen da. Epaia apelaezina
izanen da eta www.betigazte.net -en argitaratuko da.
SARIAK:
Sari berezia bilduma hoberenari: 150 € eta diploma
1. gaia: 75 € eta diploma
2. gaia: 75 € eta diploma.
3 gaia: 75 € eta diploma.
4. gaia: 75 € eta diploma.
Bortzirietako hoberenari: 100 € eta diploma
Argazki hoberenak www.betigazte.net -en ikusgai jarriko dira. Antolakuntzak rallian azalduko diren zalantza
guztiak argituko ditu. Antolakuntzak, rallia irauten duen bitartean, ez da erantzule eginen gerta litezkeen
material lapurretaz edo istripuz.
Sari banaketa eta irabazleen argazki emanaldia Beti Gazte elkartean eginen dira ekainaren 23an
arratsaldeko zazpietan. Antolakuntzak erreserbatzen du argazki irabazleak erabiltzeko eskubidea, bere irabazi-asmorik gabeko promozio kulturalendako, beti ere argazkien egilearen izena aipatuz.