|
|
LESAKAKO btt iBILALDIa 2016
Irailak 18an izan zen Lesakan elkarte honek urteoro antolatu ohi duen BTT ibilaldia. Aurtengo edizio honetan, 144 bikers-ek hartu dute parte eta horietako gehienek ibilbide luzea egitea erabaki zuten. Ibilbide luzea egitea erabaki zutenek 42 km inguru egin zituzten eta motza egin zutenak, berriz, 30 km.
Ibilbidean zehar 2 hornidura postu jarri ziren eta bertan elikagaiak eta edaria eskaini zitzaien parte-hartzaileei. Amaieran ere, otordua egiteko aukera izan zuten, antolakuntzak prestatu zituen bokata eta edariei esker.
Txirrindulariek azpimarratu zuten ibilbide luzearen gogortasuna eta ibilbideetan zehar ikusi zituzten paisaia ikusgarriak.
Parte-hartu zuten guzienen artean opari pila bat zozketatu ziren, txirrinda bat baita ere, Oiartzunera joan zena hain zuzen ere.
Eguraldiak ez zuen aunitz lagundu. Hala ere, goizean giro hotza eta euritsua egon arren, berehala utzi zion euriari eta proban zehar ez zuen tanta bat ere bota.
Eta akautzeko, antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu zuten guztiei.
Eskerrik asko partaide guztiei, oso ongi portatu zineten. Azkenean eguraldi ona izan genuen mendian ibiltzeko eta ekarri zenituzten gogoak eskertzekoak dira.
Eskerrik asko ere gure ekipoko jendeari, lagunak, bikoteak, zakurrak eta dena barne, haiek gabe ezin izango zen martxa hau egin.
Eskerrik asko BetiGazte klubari eta BetiGazteko laguntzaileei, urtetik urtera hobetzen doazte.
Eskerrik asko ere babesle guztiei, ez dakizue zenbat kostatzen den martxa bat antolatzea...
Eskerrik asko DYAri ere, beti gure burua zaintzen.
Eskerrik asko Goyeneche anaiei, hirugarren urtez motoakin aintzinetikan joaten. Makinak!!
Barkatu norbait ahazten badut, eskerrik asko zuri ere!