|
CASTELLANO |
2014 BTT ITZULIA
Pasa den irailaren 21ean, igandean, 243 biker txirrindulari
bildu ziren Lesakan urtero Beti Gazte Elkarteak antolatzen duen mendi ibilbidea
egiteko prest.
Ibilbide luzea 45 km eta 1700 metroko igoera, Frain, Unanu, Apittu, Itsaszelaita, Amekurrun, Pagoieta, Bidango gaina, Burnaizi, Domiko, San Anton Gardelko, Alasta, Alkaiaga, Otsangoko erreka, Otsangotik pasatu zen berriro Lesakan bukatzeko. Ibilbide motza, berriz, 34 km eta 110 metroko igoera, hauxe izan zen: Lesaka, Nabaz, Banarta, Alasta, Gardelko, Alasta, Alkaiaga, Otsangoko erreka, OItsango eta Lesaka.
Antolakuntzaren eman dituen datuen arauera, 160 txirrindularik ibilbide luzea egin zuten eta 80 txirrindularik, ibilbide motza.
Parte hartzaileak hagitz konten geratu ziren bai ibilbideagatik, bai ikusi zituzten ikuspegi zoragarriegatik. Ez zen istripurik gertatu.
Proba bukatuta, Antolakuntzak, Joseba Lasa, proba honetan laguntzaile handia eta aurten trafiko istripu larri bat pairatu zuenaren izenean, maillot bat zozketatu zuen.
Beti Gazte Elkarteak lerro hauetan, persona, denda eta erakunde guztiei eskerrak ematen dizkie probaren antolakuntzan emandako laguntzagatik.