"BETI GAZTE" LEHEN IPUIN LEHIAKETA
“BETI GAZTE” IPUIN LEHIAKETAREN
SARI BANAKETA
Pasa den urtarrilaren 31an Beti Gazte Elkartearen egoitzan “Beti Gazte 2014” lehiaketaren sari banaketa izan zen.
Lehen aldiz Beti Gazte Elkarteak ipuin lehiaketa bat antolatu du Lesakako haurrentzat.
Lehiaketaren gaia Mastegiko kobazuloetan oinarriturik zegoen. Elkartearen nahia leizeak garbitu eta prestatzea da, lekua Lesakako leku ezagun bat bihur dadin. Hori dela eta leize hauen mundu magikoari buruz ipuin bat asmatu behar izan zuten haurrek.
Aurten 77 haurrek parte hartu dute, “A” mailan (LH 3. eta 4. Mailakoak) 49 haur eta “B” mailan (L.H. 5 eta 6. Mailakoak) 28. Parte-hartze handia. Horregatik bai IRAIN Eskola Publiko bai TANTIRUMAIRU Ikastolako irakaslegoari lehiaketan izan duten konpromisoa eskertzen diegu.
Hauek izan dira bi mailetan irabazle suertatu direnak:
“A” MAILA:
1. Saria: Naiara Ubiria Sunsundegui “Pirulija sorgina” ipuinarekin.
2. Saria: Peio Iturria Pombar, “Nork banatuko ditu opariak gabonetan?” ipuinarekin
3. Saria Tercer Premio: Ainara Semper Irastorza, “Sorginak” ipuinaren idazlea.
“B” MAILA
1. Saria: Olatz Arakues Mikelajauregi, “Sorginak Lesakan” ipuinaren idazlea.
2. Saria: Ane Ordoki Telletxea, “Iratxoak herrira” ipuinarekin
3. saria: Izaro Iparragirre Irigoyen, “Benetako lagunak” ipuinaren idazlea.
Haurrek bale batzuk jaso zituzten sari bezala. Hauekin irakurketa liburuak bakarrik eros ditzakete Lesakako liburutegietan.
Elkarteak lehiaketa gehiago antolatzeko asmoa du hurrengo urteetan, Lesakako haurrek irakurketa eta idazketan gero ta gehiago murgil daitezen.