|
CASTELLANO |
BETI GAZTEREN 75.URTEMUGA - LOGOTIPO LEHIAKETA
Beti-Gazte K.J.K.E.-k 2015ean 75. urte beteko dituela eta, urtemuga hori ospatzeko garatuko diren ekitaldiak eta jarduerak identifikatzeko LOGOTIPOAren diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu du.
Beti-Gazte K.J.K.E.-k 2015ean 75. urte beteko dituela eta, urtemuga hori ospatzeko garatuko diren ekitaldiak eta jarduerak identifikatzeko LOGOTIPOAren diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu du.
ARAUAK:
FORMATOA.- Paperean edo euskarri digitalean aurkezten ahal dira, betiere, A-4 neurrian. Digitalean, JPGn edo bektorialean aurkez daitezke, eta bai koloretan bai zuri-beltzean erabili ahal izanen diren logotipoak lehenetsiko dira.
GAIA.-Nahi dena, beti ere zertarako den kontuan hartuta.
KOLOREAK.- Nahi direnak, baina Elkartearenak baloratuko dira (berdea, zuria, horia)
AURKEZPENA: Lanak Beti-Gazte Elkartearen egoitzan aurkeztu beharko dira (Beheko Plaza, 9, 1. Solairua . 31770 LESAKA). Gutun-azal itxian, paperean edo pendrive batean. Gutun-azalak eta lanak goitizena izanen dute –pendrive bakoitzean lan bat baino gehiago aurkez daitezke- eta hori gutun-azalean idatziko da. Gutun-azal horren barruan bertze gutun-azal txiki bat, itxia, sartuko da, eta horren barruan, orri batean, lana aurkezten duenaren izen-abizenak, helbidea , telefonoa eta posta elektronikoa idatziko dira.
PROPOSAMEN KOPURUA.- Lehiakide bakoitzak nahi bertze lan aurkez ditzake.
AURKEZTEKO EPEA.- Azaroaren 15eko 13:00 orduak arte.
Diseinu guziak hartu eta Beti-Gazte Elkartearen webgunean www.betigazte.net emanen dira argitara eta bazkideek abenduaren 1a arte botoa eman ahal izanen dute aukeratzeko zein diren hiru diseinurik hoberenak.
Aukeraturiko 3 hoberenen artean, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du zein izanen den irabazlea. Eta erabaki hori apelaezina izanen da.
- Sarituriko hiru lanak Beti-Gazteren esku geratuko dira. Gainerakoak, erakusketa aldia amaitu ondoren itzuliko dira.
- Aukeratzen den logoa Beti-Gazte Elkarteak erabiliko du 75. urteurrena ospatzeko burutuko diren jardueretan edo egoki iruditzen zaion bertze edozeinetan. Baita arropatan, karteldegian etabarretan erabili ahal izanen du.
SARIAK:
1.a – 200 €.
2.a eta 3.a: bakoitzak, 50 €ko accesita.
OHAR GARRANTZITSUA.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin darama oinarriek dietena erabat onartzea.