|
|
2010. URTEAN IRAKURRITAKO LIBURUAK
2010eko IRAILA John Boyne (2006)
|
Brunoren familiak Berlingo etxe handia eta dotorea utzi behar zuenean hasten da eleberria, aita Auschwitzeko buru berria baitzen Hitlerek berak izendatuta. Aldaketa honek ondorio txarrak ekarri zizkieten Brunori eta arrebari, zeren etxe berria isolaturik egonda, euren adineko lagunik ez baitzegoen. Nolanahi ere, bere gelako leihotik Brunok, hesiaz bestaldean pijamaz jantzitako jendea, umeak ere tartean, badaudela ikusi zuen, nahiz eta ez zuen ongi ulertzen zertan zebiltzan hor. Asperduraren asperduraz, Brunok, ingurumari esploratzeari ekin zion. Hesia inguratzen saiatzen ari zela, bere adineko ume bat aurkitu zuen bestaldean, Shmuel izenekoa. Elkarren lagunak bihurtuta Bruno arratsaldero joaten zen hura bisitatzera. Liburu hau ez da helduentzat soilik; hamahiru urtetik antzinera haurrek ere irakur dezakete: komenigarria izango litzateke. |
Aitak bere ahitura ta zaletasunei eusten die arraiak zaintzeari adibidez, ospitalean dagoen alaba balioezin baten arazoa jasateko; senar-emazte amorratuak bizilagun baten aurkako fanatikoen zirikatzeagatik bizilagun hau joateko esperantzaz; gizon batek ahalegin guztiak egiten ditu inork nabarmendu ez dezan eta izuturik bizi da denek bizkar ematen diotelako; emakume bat bere seme-alabekin bizitzera joatea erabakitzen du zergatik erasotzen dioten ulertu ezinik, Kronika edo erreportajeak bailitzan, lehendabiziko pertsonan eginiko lekukotasunen bidez, liburu honek bizitza batzuen zatiak biltzen ditu, zeinetan zirrara bakarrik isladatzen da. |
2010eko URRIA |
2013KO AZAROA |
" La increíble y triste historia de la cándida Eréndira y su abuela desalmada" Gabriel Garcia Marquez idazleak 1972. urtean idatzitako eleberri motz bat da Erendira, bere aita hil zenetik amonak hezitako gazte baten istorioa kontatzen du eleberri honek. Nerabetasunean, amonak prostituitzen du honela bere bizimodu maila gorde nahian, Amona, bizitza eroso bati ohitua, ez dio etsi nahi bere senarraren heriotzari. Dirua lortzeko asmoan, Erendira bere biloba esplotatzen du txikitatik etxeko lan aunitz egitera behartua aurkitzen dena. Ustekabeko sute baten ondoren amonak zigortzen du sexual-lanean aritzen. Honela hasten da bere ibilera berezia. Herri batean Ulises ezagutzen du eta hau beretaz maitemintzen da. Erendira bilatu eta biek ihes egiten dute baina amonak militarrek harrapatzea lortzen du. Ihesa berriro gerta ez dadin amonak kateekin lotzen du oheari. |
Ospitalean lo dagoen ama, noizean behin begiak ireki eta hitzen batzuk esaten dituen ama. Inguruan izango ditu beti bere alaba, Nerea eta bere ahizpa, Dolores, noiz esnatuko den zain. Amaren gaixotasuna dela eta, Nerearen errutina hautsi egingo da, ezustean bere bizimodua hankaz gora jarriz, egoera berriari aurre nola egin asmatu egin beharko duelarik. Nerearen ikuspuntutik dago kontatua istorioa. Egun 35 urte inguru dituen Nerearen bizitza zer-nolakoa den ezagutuko dugu baina baita bere haurtzaroko zenbait kontu ere, bere amarekin txikitan bizi izandakoak gogoratzen dituenean. Baina amaren alderdi bat baino ez dugu ezagutuko Nerearen oroitzapenen bidez, amak susperraldietan esaten dituen hitzek, esaldiek lagunduko digute amaren irudia osatzen. Elaberria lasaia, hunkigarria da, gorabehera handirik gabea, gustura irakurtzen dena, istorioak hasieratik harrapatu egiten zaituela |
2010eko ABENDUA |