|
|
2013. URTEAN IRAKURRITAKO LIBURUAK
2013ko URTARRILA
|
Frantzian, 1349.urtean, Frantzia-Inglaterraren arteko Ehun Urteko Gerlatik 12 urte iragan ondoren, inork lotuko ez zituzkeen bi emakumeren patua elkartzekotan dago: Bata, Yolanda, prostituta eder eta preziatua. Honek, Sancho Lapin bide-lapurraren laguntzaz partsonai boteretsuenen ohatzetara sartzea lortzen du. Bertzea, ederra hau ere baina erabat ezberdina, Nafarroako Blanca da, Frantziako Felipe VI erregearen alarguna hemezortzi urte zituela. Blanca liluraturik dago Yolandak duen xarmarengatik eta. elkarrekin, Frantzian errege izateko eskubidea Valois dinastiako bere ahaideek kendu ziotela sinisten duen Nafarroako Carlos Bigarrenaren nahiak bermatzen dituzte. |
2013ko OTSAILA
Ezkontzarako eta bere ohiko morrontzarako ikasiak izan diren emakume batzuen bizitza kontatzen du eleberri honek. Beraien bizitza familia hertsean dago oinarriturik. Baina senarraren ardura, sukalde eta haurrak aparteko leku batean, aien pertsonalitateak loratzen dira. Egun batean bakoitzak bizitzari norabidea aldatzeko seinale bat ezagutuko du: bata itsasoarekin maitemintzen da eta haren bila joango da; beste batek ospitalean erditu ondoren, sendagilearekin maitemindurik dagoen senarra uzten du... |
2013KO MARTXOA |
Jauregian arratsalde batean, Isabel IIrren erreginaren txakurrek lorategiren bateraino jarraitzeko behartzen dutenean, Erreginak ibilgailu bat aurkitzen du. Erreginak, kamioi horrek lorategian zer egiten duen jakin nahian, hurbiltzen zaio eta asteazkenero leku berberean aparkatzen duen eta inoiz ikusia ez zuen Liburutegi Mugikorra dela aurkitzen du. Liburutegian sartzea erabakitzen du eta bertan Hutchings Jauna, liburutegiaren arduraduna eta Norman Seakins Jauregiko sukalde laguntzaile liburuzale amorratua aurkitzen ditu. Erreginari inoiz ez zitzaion gustatu irakurketa. Betebehar asko zituen eta ezin zuen denbora galdu honelako gauzetan. Baina kasu honetan liburu bat eskatzeko beharrean aurkitu zuen bere burua. Eta handik aurrera irakurketak bertze balore bat bat izan zuen erreginarentzat.. Liburutegira izandako lehen bisitatik, asteazkenero, hara izultzen zen Hutchings jaunari liburu bat eskatzeko asmoarekin. |
2013ko APIRILA
Foreign Officearen Barru Segurtasun Zerbitzuek Garrantzi eskaseko sekretu batzuen filtrazioa asmatzen dute, baina oraindik inork ez du inongo susmorik Maurice Castlerengan, Afrikar Informazioaz arduratzen den Sailaren funtzionarioarengan, emakume beltz batekin ezkondua.
Baina... benetazko saltzaile al da Castle? Batzuetan saldukeria zintzotasuna besterik ez da. Eta Informazio Ofizial batentzat Zerbitzua bere bizitzako zati bat besterik ez da. Bizitza pribatuak, giza-faktoreak, beste zatia osatzen du. |
2013ko maiatza |
Gerla, bukatu duenetik urte bat eskas pasatu da. Hilketa batek mendien artean galdutako herri baten lasaitasuna apurtzen du. Herriaren atzerritar bakarra den Der Anderer izenekoa, (alemaniaraz "Bertzea") hil egin dute eta herriko gizon guztiek haiek hiltzaile direla aitortzen dute. Brodeck izan ezik,h onek gertatutakoaren txosten bat idaztera beharturik baitago "irakur dezatenek ulertu eta barkatu ahal dezaten." Honela Brodeckek elkarrizketa egiten die herriko gizon inportanteenei: apaizari, ostatuaren jabeari, alkateari... Eta alkateak "existitzen ez dena " edo "existitu dena baina jadanik existitzen ez dena" ez dezala bila aholkatzen dionean, orduan Brodeckek gehiegi jakitea ez dagokiola ulertzen du . |
Colin Fenwick, 16 urteko gazte batek, 1. pertsonan idatzia, "El arpa de hierba" liburuak ixtorio atsegingarri bat eskeintzen digu, Estatu Batuetako hegoaaldean gertatua. Fenwick gaztea landetxe eder batean bizi da, bere bi izeba ezlkongabeekin: Verena, hotz, zorrotza eta herriko emakumerik aberatsena eta Dolly, Verenaren ahizpa, juxtu kontrakoa, gozoa eta bihozbera. Etxean bertan mirabe beltz bat bizi da, Catherine izenekoa, denetan zentzudunena. Argumentuak hipokresia sendatzeko balio duena eta Dollyk berak asmatutako ijito edabe berezi batean du oinarri. Verenak asmakizunaz jabetu nahi du ustezko mediku baten laguntzaz. Honek azkenean asmakizuna lapurtzen dio Ahizpen arteko liskar latz baten ondorioz Catherine eta Colin gazteak zuhaitz batean eraikitako etxe batean bizitzeko erabakia hartzen dute. Verenaren deiadarrak ikaragarri bihurtzen dira eta ditxoso zuhaitzaren inguruetatik pertsona berezi batzuk pasatzen hasten dira: herrriko sheriffa, Dollytaz maitemindua dagoen Cool epailea... |
2013ko URRIAK |
2014KO AZAROAK
Pelagia (denek "ama" deitzen diote) errusiar emakume nekazari baten istorioa kontatzen du Gorkik. Pertsonaia honen bidez Errusiako herriaren ernatzea sinbolizxatu nahi du, txarismoaren erakundeei eraso egiten. Hori dela eta errusiar zentsurak debekatu zuen eleberria.
Abiapuntua Pelagiaren senarraren heriotza. Gizon anker honek bai gorputzean bai ariman martirizatu zuen elkarrekin bizi ziren urteetan. Pelagiak seme bat izan zuen Pavel izenekoa. Pavelen izaera ixilago bihurtu zen.
Egun batean Pavelek bilera bat antolatu zuen etxean lagun batzuekin. Bilera honetan amak semearen joera politikoa ezagutzen du: lan egiten duen lantegian lider sozialista da.
Istorioan zehar garbi ikusten da politikarekiko amaren joera aldaketa. Hasieran ez du onartzen joera hori bere bizitzan jasandako beldurragatik. Baina pixkanaka alderdi lagunakein izandako bileretan "sartzen da". Hauek semeak izango balira bezala hartzen ditu. Andrei, Natacha edo Rybinekin lotura gero ta estuagoa izango da.
jarduera politikoen ondorioz, Txaren poliziak Pavel atxilotzen du. Handik antzinera Pelagia alderdiaren jardueretan parte hartzen du: semearen lantegira paskinak eramaten ditu baita legez kanpoko egunkariak ...